Parte hartzaileak: 2012 eta 2014 urte bitartean jaiotakoak.
Izena emateko epea: Urtarrilaren 15etik 28ra.
Gurasoen baimena: Tailerrean bere semearen/alabaren izena eman duen aitak, amak edo tutoreak baimena eman behar dio bere semeari/alabari tailerrean parte hartzeko.
Ardura: Tailerrean parte hartuko duen adingabekoaren aita, ama edo tutorea arduratuko da umeaz behin tailerra amaitu eta eraikinetik irteten denean.
9 eta 11 urte bitarteko umeak lagunekin batera ondo pasatzeko tailerrak dira. Tailerretan ez da beharrezkoa nagusi batekin egotea, helburua lagunen artean egotea baita.
Sasoiko eta bertako barazkiekin sushia prestatuko dugu. Era honetan sasoian eta inguruan ditugun barazkien ezaugarriak eta onurak ezagutuko ditugu eta aldi berean, beste herrialde bateko errezetak ikasiko ditugu.
Mosaikoaren teknikarekin irudiak sortu eta apainduko ditugu. Lauza, harribitxi, botoi eta harri zatiekin gure marrazkia edo collage koloreduna sortuko dugu.