Eneko eta Ixabel kezkatuta daude: eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete. Laguntza bila hasi eta Kapirekin egiten dute topo. Gai izango ote dira Eneko eta Ixabel Kapiren erronkak gainditu eta eskolako lana garaiz amaitzeko? Antzezlan honekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dugu.
Margarita zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du… Zer gertatuko da Eguzki-loreak Margaritari hitz egiten dionean? Murgil zaitez abestiz hornituriko haurren jazarpenari buruzko antzezlan dibertigarri eta koloretsu honetan.
Dantzatzea aldarrikatzen dugu, besarkatzea, musukatzea, kantatzea, nahi dugunean nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan. Ezin bada dantzatu, ez da gure iraultza.