KIDAM MAGOA

Martxoaren 6an (osteguna) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Baina hori ezinezkoa da! Ezinezkoa dirudi, baina posible da. Kidam-ek bere magia ikuskizun pertsonala aurkezten du! Familia osoarentzako saioa; parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtatzen dituena. Kidam-ek berrasmaturiko magia joko klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste batzuk nahasten ditu magia elegante eta ikusgarrienarekin.

ERIZ MAGOA

Martxoaren 5ean (asteazkena) / 5 de marzo (miércoles) 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.) Ongi etorri mundu magiko batera, non ilusio eta fantasia apur batekin, dena posible izango den. Magiak eta umoreak bat egiten duten ikuskizun honetan, umeek fantasia eta errealitatearen arteko fusioak sortutako emozioekin gozatzeko aukera izango dute. La ilusión, la magia y

BEGO ALABAZAN “Itzal Itzelak-Hansel eta Gretel”

Martxoaren 4an (asteartea) / 4 de marzo (martes) 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2) Argiztatuko antzerkitxoak eta iluntasunak ematen duen bere baitan biltzeko giroak murgilduko gaituzte itzalen eta ipuinen munduan, eta, horrela, ia konturatu gabe, gure irudimena hegan abiatuko da. Oraingoan Begoñak Hansel eta Gretelen ipuin herrikoia kontatuko digu txinatar itzalen magiaz lagunduta.

POTXIN ETA PATXIN “Oihan koloretsua”

Otsailaren 27an (osteguna) / 27 de febrero (jueves) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Potxin eta Patxin artistak itsaso zabalean zehar doaz, oihal ontzi baten laguntzaz, eta herrialde alai, bero, koloretsu batetan geldialdi bat egitea bururatu zaie. Bertakoen bizi moduak ezagutzeko eta bizitzeko irrikan daude, jantzi koloretsu, musika alai, fruta eta jakiak, denetik ezagutuko dute.

KRIKI ETA KROKI “Kriki eta Krokirekin bidaia”

Otsailaren 20an (osteguna) / 20 de febrero (jueves) 18:00etan Tibolin, Epalza Alargunaren ikastetxean (Tiboli, 5) Kriki eta Krokiren abenturen bitartez pertsonen arteko zein naturarekiko errespetua, afektibitatea, elikadura osasuntsua, aniztasuna, adostasun batetara heltzeko jarrera tolerantea, berdintasuna, sentimenduen adierazpen askea, koloreak, irudimena… lantzen dira. Bidaia magiko honen bitartez gozatzeko prest? Este viaje nos traslada a un mundo

GALDER PEREZ “Irripuinak Largabistarekin”

Otsailaren 21ean (ostirala) / 21 de febrero (viernes) 18:00etan Abandoko udaltegian (Barrainkua, 5) Ipuin antzeztu eta parte hartzailez osatutako ikuskizun berria da Irripuinak. Largabista basozainaren ahotik naturaren sekretuak ezagutuko ditugu. Berak dioen bezala, natura zaintzea eta maitatzea geure burua zaintzea eta maitatzea da. Largabistarekin jolastu eta ikasi nahi baduzu, zain gaituzu! Zatoz! Representación formada por

ZIRTAKA ANTZERKI TALDEA “Urtaroak Vivaldiren begietatik”

Otsailaren 19an (asteazkena) / 19 de febrero (miércoles) 18:00etan Errekaldeko udaltegian (Altube zeharkalea, 6) Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika lanean oinarritutako antzezlana aurkezten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko antzezlan bat aurkezten dizuegu. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren arteko uztardura egiten dugu antzezlan honetan, haurren ilusioa eta irudimena zabaldu nahian.

ELVI sabel hiztuna “Nor da panpina?”

Otsailaren 15ean (larunbata) 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42) Ongi etorri Elvi sabeliztunak gidatutako ikuskizun dibertigarrira. Panpinekin batera umorea, magia eta abestiak eskainiko ditu ordubetez. Elviren lagunekin hamaika abentura bizitzeko prest? Mattin ume bihurri eta sasijakintsua, haurren laguntza jasoko duen Sissy ahate euskaldun berria eta Lester, Jazz abeslaria den gorila, izango dira ikuskizun honetako

APIKA TALDEA “Album familiarra”

Otsailaren 18an (asteartea) / 18 de febrero (martes) 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2) Nire familia oso arrunta da, baina batzuetan oso berezia dela esaten didate. Niretzat normala da, agian nire familia delako. Nire familia oso handia da, denetarik daukagu: amona, aitite, aitona, amama, izeko Mari, osaba Juan, lehengusinak eta lehengusuak. Hori bai,

ONINTZE GOITIZ “Euskal Herriko ipuin mitologikoak”

Otsailaren 14an (ostirala)/ 14 de febrero (viernes) 18:00etan Abandoko udaltegian (Barrainkua, 5) Enaitz abenturazalea aspalditik ibili izan da Euskal Herriko mendi eta basoetan barrena. Bertan galtzagorri, Anbotoko Mari, sorgin edota Martintxoren gainean ipuin asko entzun izan ditu. Kontakizun bizi bezain interesgarriak, abentura ahaztezinak. Ipuin mitologikoekin gozatzeko aukera paregabea! La aventurera Enaitz ha recorrido gran parte