ABIAN DA XI.EDIZIOA!

Atzo Basurtuko udaltegian Izeba Teklaren ikuskizunarekin arratsalde pasa entretenigarria izan genuen, ezta? Aurten ere haur zein gurasoentzako ikuskizun, tailer zein hitzaldi aukera zabala duzue. Gogoratu adibidez gaur Begoñako udaltegian “Egin irri” antzezlana izango dela Irrien Lagunak-en eskutik. Zuen zain izango gara!

Urtarriletik aurrera Ikusi eta Ikasi zuen auzoetako Udaltegietara itzuliko da

Urte hasierarekin bueltan izango da Ikusi eta Ikasi egitasmoa. Urtarrilaren 19tik aurrera hamaika ikuskizun eta tailer eskainiko dizkizuegu zuen auzoetako Udaltegietan. Txotxongiloak, magia, pailazoak, zirkoa, sukaldaritza, musikoterapia, mozorrogitza, eraikutza sormena… dena 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzedua, eta zuen auzoan bertan! Pailazoak, antzezleak, magoak eta gainerakoak beroketak egin eta prest daude etxeko txikien aurrean jarri eta

ZURRUNKA TEATROA “Ipuin kontalari”

2014.urteko martxoaren 7an (ostirala) / 7 de marzo (viernes) 18:00etan Zamakolan, Juan Delmas ikastetxean (Zamakola, 174) Etxeko baratzean erein eta hazitako ipuinak, liburutegiko apaletan topatutakoak, amonaren oroimenean ahazten ez direnak, negu hotzeko egunak berotzen dituzten ipuinak, udaberriko ipuin koloretsuak, ilargiak islatzen dituenak, amesturiko ipuinak eta urrutiko herrietatik haizeak ekartzen dizkigunak. Ipuin bat bidai luze bat

TTR TEATRO “Tarantela”

Apirilaren 2an (asteazkena) / 2 de abril (miércoles) 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.) Hiru bufoik Erdi Arora intrigaz betetako txango bat egitea proposatzen digute: zaldunen txapelketa, printzesaren ezkontza ospakizunak, “Tarantelaren” ziztadak sendatzeko herri dantzak… Beraien elezahar umoretsuarekin ez dugu aspertzeko aukerarik izango. Erdi Aroko jai baten murgiltzeko aukera bikaina. Tres bufones nos proponen

IRRIEN LAGUNAK “Eguzkiaren bidaia”

Martxoaren 19an (asteazkena) /19 de marzo (miércoles) 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.) Largabistak Ane Pirata mendian txangoa egitera gonbidatu du. Mendi tontorrean naturaz inguratuta dagoela Anek Eki laguna ezagutuko du eta honek bere bidaiaren berri emango dio. Urtero-urtero munduan barrena itzulia egiten du, eta txango horretan egiten dituen geltokien arabera guk urtaroak bizitzen

KIKI ETA KOKO “Txintxilintxin bakea egin”

Martxoaren 26an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.) Kiki eta Koko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: «Bakearen atea». Era berean, bada ate horren sekretu guztiak dakizkien andere mago txit jakintsu bat ere. Pailazoak beren emankizunean buru-belarri ari direla, bakearen atea jaikitzen, esnatzen, hasten da. Bat-batean gerratik datorren andere mago maltzur bat

HORRA HOR SARI SORTEN IRABAZLEAK!

Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituaren 10.edizioa bukatzear da eta aurten ere zuetako askok seme-alabekin batera momentu ahaztezinak bizi izan dituzue, elkarrekin primeran pasatu duzue. Saioetan zein Ikusi eta Ikasi komunitatean parte hartu izana eskertu nahi dizuegu, zuen fideltasuna saritu nahi dugu. Hori dela eta, lau sari sorta zozketatu ditugu eta hauek izan dira irabazleak.

KUKUBILTXO ANTZERKI TALDEA “Leihotik mundura”

Martxoaren 13an (osteguna) / 13 de marzo (jueves) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Fantasiaren unibertsoan bi izar gorri sortu dira, hauek beste izarrekin harremanetan pailazo kume bi sortuko dituzte, Lore eta Pupu. Gure pailazotxo txikiek mundua deskubritzeko gogoarekin izarrak diruditen begiak zabalduko dituzte eta Lagun, txakur zintzoa eta pazientzi handikoa, izango dute horretarako laguntzaile.