IRRIEN LAGUNAK “Eguzkiaren bidaia”

Martxoaren 19an (asteazkena) /19 de marzo (miércoles) 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.) Largabistak Ane Pirata mendian txangoa egitera gonbidatu du. Mendi tontorrean naturaz inguratuta dagoela Anek Eki laguna ezagutuko du eta honek bere bidaiaren berri emango dio. Urtero-urtero munduan barrena itzulia egiten du, eta txango horretan egiten dituen geltokien arabera guk urtaroak bizitzen

KIKI ETA KOKO “Txintxilintxin bakea egin”

Martxoaren 26an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.) Kiki eta Koko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: «Bakearen atea». Era berean, bada ate horren sekretu guztiak dakizkien andere mago txit jakintsu bat ere. Pailazoak beren emankizunean buru-belarri ari direla, bakearen atea jaikitzen, esnatzen, hasten da. Bat-batean gerratik datorren andere mago maltzur bat

HORRA HOR SARI SORTEN IRABAZLEAK!

Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituaren 10.edizioa bukatzear da eta aurten ere zuetako askok seme-alabekin batera momentu ahaztezinak bizi izan dituzue, elkarrekin primeran pasatu duzue. Saioetan zein Ikusi eta Ikasi komunitatean parte hartu izana eskertu nahi dizuegu, zuen fideltasuna saritu nahi dugu. Hori dela eta, lau sari sorta zozketatu ditugu eta hauek izan dira irabazleak.

KUKUBILTXO ANTZERKI TALDEA “Leihotik mundura”

Martxoaren 13an (osteguna) / 13 de marzo (jueves) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Fantasiaren unibertsoan bi izar gorri sortu dira, hauek beste izarrekin harremanetan pailazo kume bi sortuko dituzte, Lore eta Pupu. Gure pailazotxo txikiek mundua deskubritzeko gogoarekin izarrak diruditen begiak zabalduko dituzte eta Lagun, txakur zintzoa eta pazientzi handikoa, izango dute horretarako laguntzaile.

ETORKIZUNEAN LITEKEENAREN BILA:SORMENERAKO HEZIKETA

Nik ere egun hauetan ezin saihestu eta agoantatu izan dut mozorroen inguruan hitz egin, irakurri, bilaketak egin, lagunei ideiak ematen aritzea… Berrian gaur bertan iritzi artikulu bat irakurri dut “Mozorroen atzean” hausnarketarako zinez pilula txiki baina interesgarria. “El Sirenito” laburmetraia berriz ikusi jarraian, lagun batek bidalitako mezuen artean mozorroen inguruko link hau neukala oroitu naiz

KIDAM MAGOA

Martxoaren 6an (osteguna) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Baina hori ezinezkoa da! Ezinezkoa dirudi, baina posible da. Kidam-ek bere magia ikuskizun pertsonala aurkezten du! Familia osoarentzako saioa; parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtatzen dituena. Kidam-ek berrasmaturiko magia joko klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste batzuk nahasten ditu magia elegante eta ikusgarrienarekin.

ERIZ MAGOA

Martxoaren 5ean (asteazkena) / 5 de marzo (miércoles) 18:00etan Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.) Ongi etorri mundu magiko batera, non ilusio eta fantasia apur batekin, dena posible izango den. Magiak eta umoreak bat egiten duten ikuskizun honetan, umeek fantasia eta errealitatearen arteko fusioak sortutako emozioekin gozatzeko aukera izango dute. La ilusión, la magia y

BEGO ALABAZAN “Itzal Itzelak-Hansel eta Gretel”

Martxoaren 4an (asteartea) / 4 de marzo (martes) 18:00etan Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2) Argiztatuko antzerkitxoak eta iluntasunak ematen duen bere baitan biltzeko giroak murgilduko gaituzte itzalen eta ipuinen munduan, eta, horrela, ia konturatu gabe, gure irudimena hegan abiatuko da. Oraingoan Begoñak Hansel eta Gretelen ipuin herrikoia kontatuko digu txinatar itzalen magiaz lagunduta.