SARI BANAKETA MARTXOAREN 26an

Martxoaren 26an, osteguna, 18:00etan Il Duo Canelloni bikote famatuaren bisita izango dugu Bilborock aretoan Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituari amaiera emanez. Musika jaialdi ospetsu asko irabazi ondoren (hori diote behintzat…) Miki eta Riki Bilborock aretoko jaialdira helduko dira. Jende artean inspirazio bila arituko dira, eta agian zu izango zara haien musa berria… Edo zu…

IMANOL ITUIÑO MAGOA Magia parrastan

Martxoaren 12an (osteguna) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Zer da hori, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina…zer ote da Magia parrastan? Erantzuna oso erraza da: Ikuskizun honetan magia pila bat izango da ikusiko duzuena; horixe baita magia parrastan; magia etengabea! Emanaldi honetan kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek izango dute

MONDA ETA LIRONDA Hau oparia!

Martxoaren 5ean (osteguna) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Lirondak bere urtebetetzean jasotako opariak Mondari erakutsi eta gero, honek ere oparia egin nahi dio lagunari. Baina hau berezia izango da; Lirondak berak aukeratutakoa: ekologikoa, biologikoa, bertakoa… eta beharrezkoa? Telefono mugikorraren erabilpena, publizitatearen eragina, transgenikoak, ontziak, etiketak eta abar luze bati buruz arituko dira Monda eta

GAUR TOR MAGOA BILBOROCK ARETOAN

Otsailaren 26an (osteguna) 18:00etan Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Magia emanaldi parte-hartzaile eta dibertigarria dakarkigu Tor magoak oraingoan ere, umore eta sorpresaz beterik hasieratik amaierara. El mago Tor nos vuelve a traer un espectáculo de magia lleno de diversión y sorpresas.

KIKI ETA KOKO “Irriparra barra-barra”

Otsailaren 21ean (larunbata) 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42) Kiki eta Koko pailazoek alaitasunez bete nahi dituzte bazter guztiak. Kontatuko diguten istorioetan lamiak eta zuhaitzak dira protagonista nagusiak. Pailazoek, betiko alaitasunez eta publikoaren partaidetzarekin, euren ametsik handienak egi bihurtzea lortuko dute. Ikuskizunean zehar, giroa gero eta hobea izango da eta azkenean, pailazo, publiko eta

ROSA MARTINEZ-EN TXOTXONGILOAK “Collage”

Otsailaren 19an (osteguna) 18:00etan Tibolin, Epalza Alargunaren ikastetxean (Tiboli, 5) Giza-balioak eta naturarekiko errespetua bultzatzen dituen ipuin-sorta honetan hitza, ipuina, mugimenduak, soinuak, txotxongiloak eta neska-mutilen berezko fantasia dira protagonista nagusiak. Oraingoan “Printzesa Sagutxoa” aurkeztuko dugu. Printzesak ikusiko du bere aita, sagutxoen erregea, munduko pertsonaiarik ahalguztidunaren bila joaten, bere alabarekin ezkon dadin. Zatoz txotxongiloekin arratsalde zoragarria

GAUR ELVI SABEL HIZTUNA ABANDOKO UDALTEGIAN

Otsailaren 18an (asteazkena) 18:00etan Errekaldeko udaltegian (Altube zeharkalea, 6) Ongi etorri Elvi sabeliztunak gidatutako ikuskizun dibertigarrira. Panpinekin batera umorea, magia eta abestiak eskainiko ditu ordubetez. Elviren lagunekin hamaika abentura bizitzeko prest? Mattin ume bihurri eta sasijakintsua, haurren laguntza jasoko duen Sissy ahate euskaldun berria eta Lester, Jazz abeslaria den gorila, izango dira ikuskizun honetako protagonista