BEDERATZIGARRENA
Horiexek dira IKUSI ETA IKASI programak betetzen dituen urteak. Urtearen hasierarekin batera berriro gatoz Bilboko umeentzako eskaintza zabala besapean, euren gustuko ikuskizunak batzen saiatu gara: pailazoak, antzerkia, magoak, sukaldaritza, txotxongiloak eta beste gauza asko.

Gure programa honen helburu garrantzitsua dogu udalerriko gune ahalik eta gehienetara zabaltzea, bai ikusleentzako bai gurasoentzako ordu egokian eta egun ezberdinetan.

Orain arte IKUSI ETA IKASI ekimenak izan dauen erantzunonak animatu gaitu aurten ere bide bertsutik jarraitzera, aurreko edizioetatik ikasten hurrengoetan hobekuntzen bidea jorratzeko asmotan.

Euskara Elkarteen Topagunearen eta Bilboko Udalaren elkarlana bederatzi urtez segidan, urterik urte hobetzen eta zabaltzen, umeak diralako Bilbon euskeraren ez etorkizuna baizik eta oraina, gaurko eta biharko euskera biziaren bermea.

LO MEJORCITO EN BILBAO
Desde que en el año 2005 nos lanzamos a ofertar a la gente menuda de Bilbao un programa de ocio en euskera, dos han sido los ejes que han guiado nuestras actuaciones hasta esta novena edición de IKUSI ETA IKASI.

Desde el principio hemos buscado incluir en la programación la máxima calidad existente en cada momento en el mercado y, a tenor de la aceptación que el programa ha tenido, parece que vamos por el buen camino.

Por otro lado, la descentralización de los diferentes espectáculos al mayor número de distritos y barrios posible, así como su programación en horas y días apropiados tanto para los y las más pequeñas como para padres y madres, que sois normalmente quienes les acercáis a los lugares programados.

Que disfrutéis de la oferta que este programa os presenta para el año 2013, todo ello gracias a la colaboración del Ayuntamiento de Bilbao y Euskara Elkarteen Topagunea.

Sabin Anuzita Pomposo
EUSKARA, GAZTERIA ETA KIROL SAILEKO ZINEGOTZIA

CONCEJAL DE EUSKERA, JUVENTUD Y DEPORTE

Comments (2)

  1. Ainhoa Zuluaga

    Erantzun

    Kaixo!

    3 seme alaben amatxua naiz eta jakin nahiko nuke seme-alabekin errezeta dibertigarriak sukaldatzeko taillerrera joateko izena eman behar dudan ala ez (Deustuko Bidarte Udaltegira joan nahiko nuke). Halaxe bada ea nora deitu edo joan behar dudan jakin nahi dut. Eskerrik asko eta agur bero bat

    • Ikusi eta Ikasi

      Erantzun

      Kaixo Ainhoa, lehenik eta behin ongi etorri Ikusi eta Ikasi komunitatera!

      Sukaldaritza tailerrean parte hartzeko ez duzu aldez aurretik izena eman behar. Izan ere, plazak mugatuak dira eta familiak heldu ahala zerrendatzen joango gara.

      Primeran pasatuko duzue! Errezeta dibertigarriak ikasteaz gain familia artean esperientzia ahaztezin bat biziko duzue. Deustun ikusiko dugu elkar. Laster arte!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude