LAGUNARTEAN

  • Parte hartzaileak: 2012 eta 2014 urte bitartean jaiotakoak. 
  • Izena emateko epea: Urtarrilaren 15etik 28ra.
  • Gurasoen baimena: Tailerrean bere semearen/alabaren izena eman duen aitak, amak edo tutoreak baimena eman behar dio bere semeari/alabari tailerrean parte hartzeko.
  • Ardura: Tailerrean parte hartuko duen adingabekoaren aita, ama edo tutorea arduratuko da umeaz behin tailerra amaitu eta eraikinetik irteten denean.
 9 eta 11 urte bitarteko umeak lagunekin batera ondo pasatzeko tailerrak dira. Tailerretan ez da beharrezkoa nagusi batekin egotea, helburua lagunen artean egotea baita. 

Sukaldaritza

 Sasoiko eta bertako barazkiekin sushia prestatuko dugu. Era honetan sasoian eta inguruan ditugun barazkien ezaugarriak eta onurak ezagutuko ditugu eta aldi berean, beste herrialde bateko errezetak ikasiko ditugu.
 
Ordua: 18:00etan
  • Otsailak 26, astelehena, Santutxuko Udaltegian (Remigo Gandasegi Monsiñorea kalea 6).
  • Martxoak 11, astelehena, San Frantziskoko Udaltegian (Mariaren Bihotza plaza z/g).
  • Martxoak 19, asteartea, Uribarriko Udaltegian (Iturriondo plaza 4).
  • Apirilak 22, astelehena, Deustuko Udaltegian (Agirre Lehendakariaren kalea 42).
  • Apirilak 26, ostirala, Errekaldeko Udaltegian (Altube zeharkalea 6).
  • Maiatzak 7, asteartea, Basurtuko Udaltegian (Zankoeta kalea 1).
  • Maiatzak 13, astelehena, Iralako Udaltegian (Bergara etorbidea 8)

Mosaikoak

Mosaikoaren teknikarekin irudiak sortu eta apainduko ditugu. Lauza, harribitxi, botoi eta harri zatiekin gure marrazkia edo collage koloreduna sortuko dugu.
 
Ordua: 18:00etan
  • Otsailak 29, osteguna, Iruarteta Eskolan (Juan de Garay kalea 51 bis) .
  • Martxoak 12, asteartea, Zorrotzako Udaltegian (Clara Campoamor kalea 1).
  • Apirilak 8, astelehena, Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals hiribidea 19).
  • Apirilak 23, asteartea, Abandoko Udaltegian (Barrainkua kalea 5).
  • Maiatzak 6, astelehena, Ibarrekolandako Udaltegian (Errondoko kalea 2).
  • Maiatzak 9, osteguna, Begoñako Udaltegian (Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea 2).
  • Maiatzak 20, astelehena, Castañoseko Udaltegian (Castaños kalea 11).