Nik ere egun hauetan ezin saihestu eta agoantatu izan dut mozorroen inguruan hitz egin, irakurri, bilaketak egin, lagunei ideiak ematen aritzea… Berrian gaur bertan iritzi artikulu bat irakurri dut “Mozorroen atzean” hausnarketarako zinez pilula txiki baina interesgarria.
“El Sirenito” laburmetraia berriz ikusi jarraian, lagun batek bidalitako mezuen artean mozorroen inguruko link hau neukala oroitu naiz (http://www.buzzfeed.com/erinlarosa/24-disfraces-poder-a-las-ninas), eta argazki guztien izendatzeko moduarekin oso bat etorri ez arren, eta kritikagarriak diren hainbat kontu ikusi arren, onartu beharrean nago hainbat argazkik nire arreta deitu eta nire eskema mental bat edo beste hautsi dutela (imajinazioaz lotutako ariketa erraz bat egin dut: begiak itxi eta asteburuko eta datozen egunetako gure herrietako plazak irudikatzen hasi naiz, eta link honetan ikusitako argazkiek edo antzekoek ez zuten horrenbeste toki gure plazetan –oraindik-).
AUKERA BERRIAK IMAJINATZEN
Aukera berriak imajinatzen ere hasi naiz eta horren harira aurreko asteetan gure inguruan (ere) antolatu diren bigarren eskuko mozorro azokak, elkar trukerako azokak etorri zaizkit burura, eta bide batez oso interesgarriak eta zoriontzeko moduko ekimenak izan direla esatea nahiko nuke. Ekimen hauetan esperantza leiho txiki bat ikusi dut. Aztia izango banintz edo azti mozorroa eta makila magikoa izango banitu, ekimen hauek sormenez zipriztinduko nituzke. Zergatik? Bada genero estereotipoekin amaitzeko elementu magiko bat izan daitekeela uste dudalako.
SORMENAREN MAGIA
Duela ikasturte batzuk sormen eta berrikuntzaren arloko ikerketa europar batean parte hartu nuen ikerlari gisa, Euskal Herriko eta Europako hainbat kideek osatutako Creanova izeneko proiektuan. Badirudi gai potoloez ari naizela, eta sakonean horrela bada, baina gaurkoan atari honetara sormenari lotutako hainbat elementu berreskuratu nahiko nituzke gure alaba eta semeen heziketan gako garrantzitsuak izan daitezkeela sinetsirik.
Ikerketa horrek eskatzen zuen lanerako marko teorikoaren garapenean, sormena eta berrikuntza bultzatzeko lau gako nagusi identifikatzera iritsi ginen: premia, askatasuna, elkarrekintza eta ingurunea.
Nahi izanez gero sormena eta berrikuntza garapen ekonomikorako, gizarte eta kultur garapenerako eta hezkuntzaren garapenerako gako direla esan dezakegu; baina guk gaurkoan pertsonen garapenerako gako gisa izan dezaketen eraginean jarriko dugu arreta, eta ondoren ikusiko dugu horrekin edo modu horretara nola eragin dezakegun beste plano makroago horietan (hau da, gure txikiak sormenean eta sormenerako heziz, nola iritsi gaitezkeen inauteri ez sexistak ospatzera, eta ospakizun-jaien-kulturaren alorrena behin eta berriz sistemak inposatutako genero estereotipoak erreproduzitzera).
Artikulu osoa irakurtzeko sakatu hemen
- Informazio iturria: Guraso.com
- Egilea: Nerea Agirre