- Otsailaren 13an (osteguna)/13 de febrero (jueves)
- 18:00etan
- Tibolin, Epalza Alargunaren ikastetxean (Tiboli, 5)
Kontaketa hasten denean, errealitatearen zirrikitu estu batetik pasatzen gara eta ate zabal bat irekitzen zaigu: antzinako izakiak, urruneko ohiturak, gertakarien fantasiazko arrazoidun azalpenak…
Ardien berbak… azeriaren azpijokoak… saguaren handinahiak… begiak zabal, belarriak eta gogoa erne, haurrak (zein barneko haurrak bizirik dugunok) jakin-egarri diren ontzi bete ezinak dira. Horiek guztiak entzun egarri gara (antzina-antzinako egarria da); aurkeztu zaigun korapiloa nola askatuko den jakin egarri…
El cuento nos traslada a un mundo de fantasía que nos permite conocer a seres mágicos, costumbres desconocidas y cuentos inolvidables.