Ikasbide nagusia dugu, eta haur txikiek anaia edo eskolako lagunak dituzte erreferentzia nagusia.
“Haurrak zerbait egiten ikastea nahi baduzu, zuk zeuk egin”. Premisa horrekin aurkezten du imitazioaren indarra PapaLobo izeneko blogariak. “Imitatzen beldurra galtzen diogu ezagutzen ez dugun horri eta energia aurrezten du. Beste batek horrela egiten badu, eta ondo badoakio, niretzako ere ona izango da”.
Esan ohi dugu haurrek dena imitatzen dutela, baina ez da horrela. Haur batek, orokorrean, badaki zer imitatu. Ez du egokitasuna kontuan hartzen baina deigarria edo dibertigarria bada, aurrera. Gehienetan, gainera, inguru hurbilekoak imitatzen ditu. “Horregatik esaldi desegokiak, biraoak eta abar esaten badituzte, ez bota errua telebistari… normalean etxean entzundakoak errepikatzen ditu-eta”.
Anaia/arreba nagusia
“Etxeko txikiak badu imitatzeko figura aproposa: anaia edo arreba nagusia. Ez nahastu, gurasoak bigarren aukera gara!”, dio blogariak. “Anaia egarri bada, bera ere bai. Anaiak jostailu bat aukeratu badu, berak ere berdina nahi du…”
Horregatik txupetea edo fardela uztea, bizikletan edo patinetan ikastea… anaiak zer egiten duen, txikiak ere berdin jokatuko du. Ez anaiak bakarrik, eskolako lagunek ere pisu handia dute kontu horietan guztietan.
* Iturria: Guraso.com
*Jatorrizko testua gazteleraz: Bebes y más