2017/02/16 (osteguna)
11:00etan
Tibolin, Epalza Alargunaren ikastetxean (Tiboli, 5)
Robustiana eta Zeledonio suntsitutako etxe batean bizi dira, dirurik gabe… eta gainera haien amama gaixorik dagoenez botikak behar ditu. Egoera honi buelta emateko, dirua lortzeko, zenbait burutazio praktikan jarriko dituzte hainbat egoera barregarri sortuz; baina denak alferrik izango dira.
Zeledonio desastre bat da: alferra, traketsa, arina. Robustiana, aldiz, orekatua, zentzuduna eta langilea da eta antzeko duten gauza bakarra sudurluzea da.
Baina zer egingo dute dirua lortzeko?. Etorri gurekin haien abenturez gozatzera eta amaierako sorpresa ikustera.
Robustiana y Zeledonio viven en una casa austera, sin dinero y tendrán que ingeniárselas para pagar las medicinas que su abuela necesita. ¿Qué se les ocurrirá?