• Martxoaren 19an (asteazkena) /19 de marzo (miércoles)
  • 18:00etan
  • Bilboko Karmen aretoan (Indautxu plaza, z.g.)

Largabistak Ane Pirata mendian txangoa egitera gonbidatu du. Mendi tontorrean
naturaz inguratuta dagoela Anek Eki laguna ezagutuko du eta honek bere bidaiaren berri emango dio. Urtero-urtero munduan barrena itzulia egiten du, eta txango horretan egiten dituen geltokien arabera guk urtaroak bizitzen ditugu. Beroak dira batzuk, hotzak besteak, euritsuak, lehorrak… baina guztiak alai eta irriz bizitzeko uneak dira.

Urtaro bakoitzak naturarekin eta eguzkiarekin duen harremana kontatzeaz gain, gure eguneroko bizitzan zer-nolako eragina duten azaltzen da. Beti ere bizitza naturarekin ezinbesteko harremana duen abentura zoragarri bezala ulertuta.

Ane Pirata conocerá a Eki en una excursión al monte, quien le contará las aventuras que cada año vive en su vuelta al mundo, según las cuales nosotros vivimos las cuatro estaciones.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude