Bederatzigarren urtez Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituak 2-8 urte bitarteko haurrei eskaintza oparoa eskaini die, eta erantzuna neurrikoa izan da, arrakastatsua. Hau guztia gurasook urtero eskaintzen duzuen babesa eta jarrerari esker izan da, hori dela, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren partez eskerrrik beroenak eman nahi dizkizuegu.
Zuen parte hartzea, fideltasuna eskertzeko pasadan larunbatean Bilborock aretoan sari banaketa egin genuen. Jon Gomez aurkezleak gidatutako ekitaldi honetan haurrak izan ziren protagonista nagusiak, beraiek jaso bait zituzten irabazitako opari sortak eta txalo beroenak. Sarien banaketari ekin aurretik ikus-entzuleek Irrien Lagunak taldearen ikuskizunarekin barrez lehertzeko tartea izan zuten.
- 1.sariduna: Janahi eta Nahakari QuiƱones
- 2.Sariduna: Aritz Anduaga
- 3.Sariduna: Nagore Legarreta
- 4.sariduna: Nikola Zarraonandia
- 5.sariduna: Eneritz Santzez
- 6.sariduna: Xabier Riloba
Eskerrik beroenak Ikusi eta Ikasi komunitatea osatzen duzuen guztioi! Plazer bat izan da zuekin ikuskizunez ikuskizun igaro ditugun esperientzia eta momentuak bizitzea. Datorren urterarte!